Iñaki Larrinbe izango da Ahal Duguko batzarkide berria

Erredakzioa 2017ko urr. 19a, 14:35

Irudia: Facebook Iñaki Larrinbe

Atzo kargua utzi zuen Mari Cruz Polaina batzarkidearen lekua hartuko du artista gasteiztarrak.

Iñaki Larrinbe artista gasteiztarra Arabako Batzar Nagusietako Ahal Duguko batzarkide berria izango da, eta atzo dimisioa eman zuen Mari Cruz Polainaren lekua hartuko du. Polainak kargua utzi duela iragarri zuen atzo, herritarrekiko "zintzotasunez" jokatu nahi duelako eta "koherentziagatik". Datozen egunetan, Iñaki Larrinbe artista gasteiztarrak, alderdi morearen zerrendan hurrengo hautagaiak, hartuko du Polainaren kargua.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago