ALEA FM 2017-10-17

M. Ugarte, I. Larramendi eta E. Lanao 2017ko urriaren 18a

AskeRock, Judimendiko mural berria eta Danimarka izan ditugu hizpide aste honetako irratsaioan.

Saioari hasiera emateko, asteburuan Gasteizek hartuko duen Aske Rock elkartasun jaialdia izan dugu hizpide Pil-Pilean atalean, Ainhoa Villaverderekin. Ondoren, Judimendi auzora egin dugu salto eta inauguratu berri duten horma-irudia ezagutu dugu. Horretarako Irantzu Lekue artista izan dugu gurean.

Gasteizko auzo horretatik, Danimarkara bidaiatu dugu, izan ere, bertan bizi den Irati Uriarte gasteiztarra izan da protagonista Arabarrak Munduan atalean. Era berean, Katalunia izan dugu hizpide, gure atalik zoroenean, Hilabeteron, alegia. Irati Iciarren iritzia entzun ondoren, gure kide Esti Lanaok  datozen egunetan Araban izango diren euskarazko hitzorduen errepasoa egin du, Euskararen Agendan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago