Bielorrusiako 80 ume uda igarotzen ari dira Araban

Erredakzioa 2017ko uzt. 13a, 14:17

Aldundiak harrera egin die Txernobylgo hondamendiak kaltetutako haurrei eta haiek etxean hartu dituzten familiei. 

Txernobylgo hondamendiak kaltetutako Bielorrusiako 80 ume inguru uda pasatzen ari dira Araban. Gaur, Aldundiak haur hauei eta hartu dituzten familiei harrera egin diete, Batzar Nagusietako bilera aretoan. Bertan izan dira ere umeen harrera antolatzen dituzten elkarteetako ordezkariak eta Sagrada Familia eta Izaki GKEak, azken hau Aguraingo eta Arabako Errioxako familiek osatua.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago