Podemoseko lau batzarkide kritikoak ez dira ez talde mistora ez Batzar Nagusietatik joango, prentsaurrekoan adierazi dutenez. Horrez gain, alderdiaren izena aldatzeko proposamena egingo dute; Podemos deitzetik, Orain Araba izatera pasatuko litzateke.
Bide batez, Batzar Nagusiek batzarkideen akten inguruko erabakia hartzen duten bitartean, auzitegietara joko dutela esan dute; izan ere, ez zuten espedientearen irekitzearen data eta orduaren inguruko jakinarazpenik jaso. Epe guztiak agortuko dituztela azpimarratu dute, eta, auzitegiak arrazoia ematen ez badie, aktak utziko dituzte.
Horrez gain, taldeko kontu korrontean geratzen den dirua bueltatzeko eskatu diote Podemosi. Batzarkideek esan duten bezala, diru hori alderdiarekin zerikusia duten zereginetara bideratu beharko litzateke.