Podemosek lau batzarkide kritikoak kanporatzea onetsi du

Erredakzioa 2017ko eka. 29a, 20:54

Koldo Martin, Daniel Trujillano, Juanjo Celorio eta Javier Bizarroren alegazioak atzera bota ditu Podemoseko Berme Batzordeak.

Podemoseko Berme Batzordeak lau batzarkideen kanporaketa berretsi du. Koldo Martin, Daniel Trujillano, Juanjo Celorio eta Javier Bizarro batzarkide kritikoek alegazioak aurkeztu zituzten, baina batzordeak atzera bota ditu.

Hala, alderdiak amaiera eman dio "erakundearen dinamika, lana eta antolakuntza ulertzeko modu desberdinei". Lau batzarkideek Podemosen zuten kargua utzi dute, eta ezin izango dute alderdia ordezkatu. Horrez gain, "bere garaian sinatu zuten kode etikoak dioen moduan, aktak utzi beharko dituzte". 

Hala ere, oraindik ikustear dago Batzar Nagusiek Ganberatik kanporatzen dituzten, behin erabakiaren jakinarazpena jasotzen duten.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago