Berriki askatu dituzten lau bonelli arranotik bi desagertu dira

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017ko uztailaren 4a

Bonelli arranoa desagertzeko arriskuan dago. LIFE BONELLI

Arabako Diputazioak Gaubean eta Mendialdean askatu berri dituen lau aztore arranotik bat hil da eta bestea desagertu da.

Ekainean askatu zituzten Mati eta Untza desagertu dira. Hartara, Bachicaboko mendien inguruan bakarrik geratu den Gaube arrano txita Mendialdeara eramatea erabaki dute, Antoñanan ere bakarrik geratu den Iber arranoarekin batera hegan egiten ikas dezan. Bachicaboko bizilagunei adierazi dietenez, ondo egokitu da Gaube inguru berri horretara, eta jaten hasi da.

Arabako Diputazioak argitu duenez, Mendialdean zegoen Untza arranoa desagertuta dago, eta lepoan eramaten zuen transmisoreak ez du seinalerik ematen. Bachicabon askatu zuten Mati hontz-handi batek harrapatu eta hil zuela uste dute. 

Bonelli edo aztore arranoak Araban askatzeko ekintza Europako LIFE Bonelli proiektuaren barruan dago kokatuta. Egitasmoaren helburua gainbeheran dagoen espezie hori berpiztea da. Harraparia espezie mehatxatua eta lehentasunezkoa da Europan. Europako Bonelli arranoen %80 Iberiar penintsulan daude, eta bertan topatzen dituen mehatxurik handienak linea elektrikoetan elektrokutatzea, habitaten hondatzea eta aldatzea dira. Hiru belaunaldietan, %75 baino gehiago urritu da arrano mota hau. Horregatik, duela zenbait urtetik hona, hura zaintzeko neurriak hasi dira ezartzen.

 

Erlazionatuak

Bonelli arranoak, berriro, Bachicabon eta Antoñanan

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017 eka 27 Araba

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago