Datorren uztailaren 9an, igandean, triatloiak Gasteizko kaleak hartuko ditu. Aurtengo XI. edizioak 2388 triatleta bilduko ditu bi kategoriatan (half and full) parte hartzeko.
Orain arte egondako ediziorik internazionalena izango da. Izan ere, 38 herrialde eta 48 probintzia ordezkatuko dituzte lasterkariek. Parte-hartzaile gehien dituzten herrialdeen artean Frantzia, Erresuma Batua eta Belgika nabarmentzen dira. Maila handiko kirolariek ere izango dira triatloian; hala nola, Brooke Brown, Ivan Alvarez eta Alejandro Santamaria.
Gasteiztik pasatzeaz gain, Arabako zenbait toki zeharkatuko dituzte triatletek. Hasteko, igeriketa proba Uribarriko urtegian egingo dute. Txirrindularitza proba Landatik hasi eta Agurain eta Dura herriak zeharkatuko ditu. Azkenik, korrikan egingo duten zatia Gasteizko leku esanguratsuenetatik izango da.
Hala, bizikleta ibilbidea 10:30etik 18:15era trafikoari itxita egongo da, eta korrialdiaren ibilbidea 10:30etik 23:59ra.
Igeriketa zirkuitua
Igeriketako proba Uribarriko urtegian izango da. Full kategoriako lasterkariek 3'8 kilometro egingo dituzte. Half distantziakoek, berriz, 1'9 kilometro.
Txirrindularitza zirkuitua
Arabako inguruak zeharkatuko ditu txirrindularitza probak. Kasu honetan, biren ordena aldatuko da; lehenendabizi bira luzea izango da: Full distantzian 72 kilometro eta 65 kilometro Half distantzian. Ondoren, bira motzak 35 kilometro beteko ditu Full kategorian, eta 28 kilometro Half distantzian.
Oinezko lasterketaren zirkuitua
Oinezko lasterketaren probak Gasteizko leku aipagarrienak zeharkatuko ditu. Full distantzian 42 kilometro egingo dira lau biratan. Half distantzian, berriz, 21 kilometro beteko dituzte lasterkariek bi biratan.