Trafiko mozketa, triatloia dela eta

Erredakzioa 2017ko uzt. 7a, 13:48

10:30etatik 23:59ra bitartean iraungo du mozketak.

Datorren igandean, hilak 9, Gasteizko zenbait kale trafikora itxita egongo dira, triatloia dela eta. 10:30etik 23:59ra bitartean iraungo du mozketak.

Betoñutik sartuko da lasterketa, eta Legutioko atetik eta Frantzia kaleetatik pasatu ostean, Olagibel kalean egongo den trantsizio eremura bideratuko da. Leku honetan, triatletak txirrinduak utzi, eta oinezko lasterketa hasiko dute Gasteizko erdigunetik. Hala nola, Andre Maria Zuriaren plaza, Errementari kalea edo Prado kalea zeharkatuko dituzte parte hartzaileek.

Lasterketa Sendaren, Carmelo Bernaolaren eta Fray Frantziskoren pasalekuetatik igaroko da Prado parkera eta Cervantes pasalekura igarotzeko. Ondoren, kale beretik bueltatuko da, Nieves Cano kaletik pasatuz, Izardui Komandantearen kaleraino. Lasterketaren azken zatia unibertsitateetatik igaroko da, Plaza Berrira iritsi arte.

Bestetik, Garaiorako sarbide guztiak itxita egongo dira ere 9:00etatik 17:15era arte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago