Erronka berriari ekingo diote ekainaren 24an Pou anaiek. Hain zuzen ere, Perura bidaiatuko dute larunbatean, Amazonian eskalatzeko asmoz.
Ibilbide ezezagunean barrena murgilduko dira anaia arabarrak. Izan ere, orain arte inork eskalatu ez duen mendi bat da igo nahi dutena. Hala ere, ibilbideak 600 metroak gaindituko dituelakoan daude. Eskaladak berak dituen zaltasunez gain, Amazoniako giro beroari aurre egin behar izango diote. Besteak beste, euri tropikalek eta hormetako uharrek oztopatuko diete bidea.
Hala, sei eskalatzaileko talde bat osatuko dute. Bi anaiekin batera, Manu Ponce eta Pedro Galan eskalatzaileak eta filmaketa lanak egiteaz arduratuko diren beste bi kide joango dira. Ekintza osatzeko aukerarik izan ezean, Andeetara bideratuko dira.
Lau elementu proiektua
Lau elementu proiektuaren barruan dago Amazoniako espedizioa. Proiektu honen bidez, naturako lau elementuetako bakoitzarekin lotutako munduan zeharreko eskaladak egiteko asmoa dute Pou anaiek. Aurreko neguan airearekin lotutako ekintza bat egin zuten Patagonian, Aupa 40! bidean.
Amazoniakoa urarekin zerikusia duen espedizioa izango da. Behin erronka hau gaindituta, lurra eta suarekin zerikusia duten espedizioak burutzea dute helburu.