Azken egunotan zurrumurru ugari entzun ostean, Baskoniako bulegoetatik jakinarazi dute pibot frantziarra fitxatu berri dutela.
Aurtengo denboraldian Paris-Levallois taldean aritu da Poirier (23 urte, 2'13 metro), eta taldeak egin duen denboraldi apartari esker, Europako talde askok bere jokalarien atzetik hasi dute 2017-2018 denboraldia.
Jokalari multzo horren artean, Poirier pibota izan da nabarmenena. Urtean zehar 11'2 puntu lortu ditu batez-beste, 8'1 errebote eta 15'1 puntuko balorazioa.
Fitxaketa honekin, Baskoniak hiru urrats egin ditu dagoeneko datorren ikasturteko taldea osatzen: Shengeliaren berritzea, Timmaren fitxaketa eta jakinarazi berri duten Poirierren hiru urteko kontratazioa.