Guk argi daukagu. Herria bizirik! lelopean, Errekaleorren aldeko manifestazioa abiatuko da, bihar, 17:30ean Andre Maria Zuriaren plazatik auzoraino. Errekaleorreko bizilagunek azaldu bezala, biharkoa herri mugimenduen aldeko protesta izatea nahi dute, eta hainbat dira batu zaizkien eragileak. Hala, Gasteizko puntu ezberdinetatik abiatuko diren zutabeak antolatu dituzte.
Era berean, bestelako kolektibok eta eragilek 17:30ean abiatuko den manifestaziora joateko deialdia egin dute, tartean, Adi elkarteak, Hala Bedi irratiak eta LAB, ESK, ELA eta Steilas sindikatuek.
Zutabeak
Lurraren Defentsaren Zutabea: Bilbo Plazatik, 16:30ean
Columna libertaria: Hedegile kaletik, 17:00etan
Presoak Borrokan Herria Bizirik: Iparraldetik 17:00etan
Zutabe feminista: Aldabetik 17:00etan
Gazte Blokea: Diputaziotik 17:00etan
Okupazio eta Autogestio Zutabea: Gaztetxetik, 17:00etan
Zutabe Internazionalista: Foru Plazatik 17:00etan
Judimendiko zutabea: Judimendiko parketik, 17:00etan
Arriagako zutabea: Umandiko sarreratik, 17:00etan
Langile Mugimenduaren Zutabea: Martxoren Hiruko elizatik, 16:30ean
Dibertsitatearen Zutabea: Corte Inglesetik,17:00etan
Euskaltzaleen Zutabea: Ohianederretik, 17:00etan
Ikasle Mugimenduaren zutabea: Hezkuntza Delegaritzatik 17:00etan