Zabalik da Frankismoaren biktimen bulegoa

Erredakzioa 2017ko eka. 1a, 10:46

Irudia: Arabako Foru Aldundia.

Gasteizko Probintzia plazan kokatutako dago, eta abuztuaren 31ra bitartean egongo da zabalik. Ondoren, Arabako Kuadrilletara mugituko dute.

Gaur zabaldu dute Frankismoaren biktimen bulegoa, frankismoaren errepresioa jasan zuten pertsonen eta beraien ahaideen lekukotasunak biltzeko. Abuztuaren 31era bitartean, Gasteizko Probintzia plazako 5. zenbakian kokatuko da bulegoa. Ondoren, bulego ibiltaria denez, Arabako kuadrilletara mugituko da.


• Lautadako Kuadrilla: irailaren 4a - irailaren 8a 
• Añanako Kuadrilla: irailaren 11 - irailaren 15a
• Gorbeialdeko Kuadrilla: irailaren 18a - irailaren 22a
• Arabako Mendialdeko Kuadrilla: irailaren 25a - irailaren 29a
• Aiarako Kuadrilla: urriaren 2a - urriaren 6a
• Arabako Errioxako Kuadrilla: urriaren 9a - urriaren 13a

Foru erakundearen asmoa da lekukotasun horiek lagungarri izatea errepresio frankistari buruzko txosten bat eta Arabako Lurralde Historikoan frankismoaren biktima izan zirenen izendun zerrenda bat egiteko. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago