"Euskal Herriko euskaltzale guztien jaia da Mintza Eguna"

Sergio Azkarate eta Oier Bravo 2017ko mai. 24a, 11:43

Topaguneko kide Arrate Illarok ekainaren 3an Derion ospatuko den Mintza Egunera gonbidatu ditu arabarrak. Hilaren 29ra arte, izena emateko epea egongo da zabalik.

 

 

Mintza Egunak Nafarroatik Bizkaira egin du salto aurten eta Atarrabiari Deriok hartu dio lekukoa. Jadanik ari dira saltsan Txorierriko Berbalaguna eta Totoan, bertoko euskara elkarteen federazioa. Ekainaren 3an Derio izango da Euskal Herriko mintzalagun, mintzakide, berbalagunon Topagune. Lagunartean euskaraz hitz egin eta ondo pasatzeko sekulako plana ari dira prestatzen:  Hamaiketakoa, triki-dantza poteoa, bisita gidatua, kalejira, bazkaria… 

Deriora heltzeko autobusak antolatu dira Gasteiztik, eta beste hainbat lekutatik.

Egitaraua

  • 11:00 > Ongi etorria eta hamaiketakoa
  • 12:00 > Bi proposamen, aukeran:
    • XX. mendeko historia Bilboko hilerria ezagutuz bisita gidatua, Jose Angel Mentxakarekin
    • Bertso triki-dantza poteoa Arkaitz Estiballes eta Ibon Ajuria bertsolariekin eta ‘Bertoko’ taldeko trikitilariekin
  • 13:30 > Kalejira animatua. Bertsoak, trikitixa eta dantzak
  • 15:00 > Bazkaria Baserri Antzokian
  • 16:30 > Esker emate ekitaldia
  • 17:00 > Taberna ibiltaria eta umeentzako puzgarriak.  Taberna ibiltaria aurtengo berrikuntza tentagarriena da, bazkalostean kantuan eginaz giroa gori-gori jartzeko! Euskarazko kanta oso ezagunak dira abestuko ditugunak. Kantutegia www.mintzalaguna.eus atarian jarri dugu eskura, bertatik jaitsi ahal dezazuen… eta ekainaren 3an Taberna ibiltarian, taldean abesteko zuen gustukoena aukeratu dezazuen! 

Bazkaria eta hamaiketakoa > 17€

Bazkaria, hamaiketakoa eta autobusa > 24€

Izena emateko: magirre@geuelkartea.eus / 648907565 / 945222153 

Izena emateko azken eguna: MAIATZAK 29, ASTELEHENA

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago