Aguraingo eta Gasteizko zenbait ikaslek ezezkoa eman diote errebalidari

Erredakzioa 2017ko mai. 19a, 10:15

Aguraingo Lope de Larrea ikastolako ikasleen argazki erraldoia egin dute, azterketeri ezezkoa emateko.

Oraingoan, Aguraingo Lope de Larrea ikastolak eta Gasteizko Lakua, Miguel de Unamuno eta Mendebaldea institutuek ezezkoa eman diote azterketari.

Astearen hasieran Arabako zenbait ikastetxetan planto egin zioten errebalidako azterketari, tartean, Koldo Mitxelena institutuko ikasleek. Asteazkenean, berriz, Aguraingo Lope de Larrea ikastolako 3.mailako ikasleek ezezkoa eman zioten ebaluazio probei, eta eguna jai giroan ospatu zuten, besteak beste, argazki erraldoi bat eginez. Ostegunean, aldiz, Gasteizko Miguel de Unamuno ikastetxearen txanda izan zen, eta egunotan Hezkuntza Sailak abiatu dituen proba pilotoetan parte hartzeari uko egin zioten.

Gaur, Lakua eta Mendebaldea institutuek planto egin diote Lomce/Heziberrik proposatzen duen azterketari. Ikasleek ez ezik, gurasoek ere ezezkoa eman diote probari, izan ere, ikasleak klasetik atera, eta gurasoak izan dituzte kanpoan, babesa emateko.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago