"Euskalgintzari indarrak ematea da E5 proiektuaren helburua"

Ania Ibañez eta Alberto García 2017ko mai. 29a, 12:36

Eusko Ikaskuntzak antolatuta, Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen egitasmoaren lehen mintegia izango da Gasteizen. Horren berri emateko, egitasmoaren arduradun Beñat Garaio AleaFMn izan da.

Egun euskalgintzaren eta euskararen biziberritzearen krisi aktiboari erantzun nahi dio Eusko Ikaskuntzaren E5 proiektuak.  Egitasmoaren aurkezpen mintegia ekainaren 2an izango da, 16:00etan, Gasteizen.

Euskararen diagnostiko bat egin nahi dute lehen fase honetan. Halaber, mintegi honetan metodologia aurkeztuko dute.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide