Alberto Zerain Annapurnako gailurrera iritsi da

Erredakzioa 2017ko mai. 11a, 09:56

Aurreko urtarrilean SolasAlean saioan parte hartu zuen Zerainek.

10. zortzimilakoa igo du mendizale gasteiztarrak.

Alberto Zerain mendizale gasteiztarra Annapurnako (8.091 metro) gailurrera heldu da. Goizeko 6:30ean iritsi da, eta horrela, 10. zortzimilakoa igotzea lortu du. Erronka 2x14x8000 proiektuaren barruan kokatuta dago, Juanito Oiarzabalekin batera abian jarri zuena. Oraingo honetan, Jonatan Garcia barakaldarrarekin batera igo da gailurrera. Oiarzabal ez da Himalayara joan, ez baita osatu iaz Dhaulagirira (8.167 m.) egindako espedizioak eragindako osasun arazoez.

 

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago