"Plazerrik handiena gailurrera ailegatzeko azken esfortzua da"

H. Arrausi eta S. Kintana 2017ko urt. 27a, 14:43

Alberto Zerain, mendizalea. Eskarmentu handiko eskalatzailea da Zerain. Arabarra munduko mendirik altuenetarikoetan izan da eta horietan jazotako anekdotak partekatu ditu Solasalean saioko publikoarekin.

 

Ia bizitza osoan ibili da Alberto Zerain (Gasteiz, 1961) mendi goietan. Hamazazpi urte zituela, Gasteizko Manuel Iradier espeleologia taldean hasi zen. Urte batzuk geroago, lehen urratsak egin zituen bere kontura Euskal Herritik kanpoko mendietan. Mendizaletasun hura pasio bihurtu zen Zerainentzat, eta erronka handiagoen bila joatea erabaki zuen. 30 urtetan zehar mendia eta kamioia uztartu ditu, zaletasuna eta ofizioa.

Guztien artean, zein espediziorekin gozatu duzu gehien?

K2koarekin esango nuke. Horretaz aparte, gogoratzen dut euskal talde batek egin genuen espedizioa, 1997. urtean. Bakar-bakarrik geuden zazpi lagunok; gaur egun hori egitea ez da posible eta horregatik oroimen oso ona dut haren inguruan. Gailurra ez genuen lortu, baina salbu amaitu genuen eta esperientzia handia hartu genuen.

Non bilatzen duzu plazerra? Mendia igotzerakoan ala gailurra zapaltzerakoan?

Gailurrera heltzeko egiten duzun azkeneko saiakeran, beharbada. Izan ere, atzetik utzi duzu lana eta sufrimendua gogoratzen du, eta urratsez-urrats lortzen duzu puzzlea amaitzea.

Nola piztu daiteke mendira joateko grina gazteengan?

Esango nuke egungo belaunaldian desagertzear dagoela espedizio handiena, jendeak ez duelako aguantatzen. Arrazoi ezberdinak daude, besteak beste, denbora; ematen du ezin dela hilabete eskas honetan galdu. Ikasketak egin behar dira, eta amaitzerakoan lanpostu bat bilatu behar da, edo ikastaroak egin. Gaur egun denbora beste era batean neurtzen omen da eta, gainera, gaur egun gazteek ez lukete aguantatuko mugikorrik gabe, kar kar.

 Irakurri elkarrizketa osoa ALEA aldizkariaren 91. zenbakian. Etxean jasotzeko, harpidetu hemen.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago