San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren inguruko ospakizunak gaur hasi 19 eta 22, 24, 27 eta 28an eta maiatzaren 1ean izango dira.
Arabako jaien egitarauaren lehenengo hitzordua gaur izango da Principal antzokian; bertan, jaien pregoia egingo dute, aurten Estibaliz Ruiz de Azua kazetariaren eskutik. Telebistako kazetaria izateaz gain, Ruiz de Azua Gebarako Administrazio Batzarreko presidentea da. Boreas Camara eta Aiara Dantza Taldeak ere izango dira bertan.
Apirilaren 22an izango da bigarren ospakizun eguna, Probintzia plazako lehiaketa gastronomikoekin eta ondoren Arabako Fanfarre Egunarekin. Aurten ere, bigarrenez, kuadrillek eta Trebiñuko Konderriak hartuko dute parte.
Hurrengo hitzordua 24an izango da, Euskadiko Orkestraren kontzertuarekin Principalen; 27an, berriz, San Prudentzioren erretreta izango da jarduera nagusia. Lehenengo, Plaza Berrian eta gero Aldundiaren Jauregiaren balkoian, gaueko 23:30etik aurrera.
Apirilaren 28a Armentiara mugituko da jaia, Probintzia plazan zortzikoaren lekukoa hartuz. Ohi bezala, arabarrek hainbat jarduera izango dute egun handi hori ospatzeko.
Azkenik, maiatzaren 1ean, Estibalizen amaituko da Arabako jaien ospakizuna.