Martxoaren 30ean Otxandiotik abiatuko da 20. Korrika eta herriz-herri 2.171 kilometro egin ondoren apirilaren 9an iritsiko da Iruñera. Ibilbidearen xehetasunak ezagutu nahi badituzu, ondoko mapan ikus ditzakezu Korrikaren xehetasun guztiak.
20. KORRIKAn lekukoa eramateko aukera
Martxoaren 30ean, Andre Mariaren Plazan lekukoa eraman nahi baduzu, gogora ezazu GEU Elkarteak, ALEAk eta Oihanederren lagunek aukera hori ematen dizutela. Andre Mari Zuriaren plazan lekua eraman nahi baduzu zozketan parte hartzea besterik ez duzu:
parte-hartu zozketan