20. Korrika

Atera txinparta BAT-ZUK euskarari!

Erredakzioa 2017ko mar. 9a, 16:44

Martxoaren 30ean igaroko da 20. KORRIKA Gasteiztik. Lekukoa eraman edota Gasteizko euskalgintzako eragile ezberdinekin bat egin nahi baduzu, GEU, ALEA eta Oihanederren lagunek aukera paregabea eskaintzen dizute.

20. KORRIKA badator! Aurten, 20. aldiz, hizkuntza, kultura eta mundu BATZUK bilduko ditu Korrikak  martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean.

Martxoaren 30ean Otxandiotik abiatu eta 19:00etan Gasteizera helduko da. GEU, ALEA eta Oihanederren lagunen kilometroa 21:20ean Andra Mari Zuriaren plazatik Kutxi kaleko sarreraino joango da. 

Itxaronaldia goxotzeko musika eta giro ona ez dira faltako. Eta norberaren euskarari txinpartak ateratzen laguntzeko, bengalak banatuko ditugu euskararen aldeko korrikaldia argitzeko!

Gainera, GEU elkarteko bazkideen, ALEAko harpidedunen eta Oihaneder Euskararen Etxeko buletin hartzaileen artean lekukoa eramateko aukera zozkatuko dugu. Parte-hartzeko bete ondorengo galdetegia edo eman izena gure webgunean martxoaren 24a baino lehen. Izena ematen duzuen guztien arten zozketa egingo dugu martxoaren 24an, goizeko 10:00etan.

*Lekukoa bi bikoteren artean (4 pertsona) eramango dugu, ALEA, GEU eta Oihanederreko ordezkari bana eta zozketaren irabazlea.

Atera txinparta BAT-ZUK euskarari!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide