San Prudentzio eta Estibalizko jaien kartela aukeratu dute

Erredakzioa 2017ko mar. 21a, 13:21
Arabako Ahaldun Nagusia San Prudentzioko kartelaren aurkezpenean. AFA

'Tridicion' izeneko irudiak irabazi du San Prudentzio eta Estibalizko jaien kartel lehiaketa. Raul Moran Mediavillak diseinatutako kartela da. 

Hogeita hamar obra aurkeztu dira Arabako Aldundiak antolatutako lehiaketara, eta Raul Moranen 'Tridicion' kartelak eraman du lehen saria. Kartelean San Prudentzioren makila, koilara bat, makila bat eta barraskilo bat agertzen dira, koadrodun zapi batekin loturik. 

Moranek 2009. urtean irabazi zuen San Prudentzio eta Estibalizko jalen kartelen lehiaketa. 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide