ALEA FM 2017-01-31

Ania Ibañez eta Alberto Garcia 2017ko urt. 31a, 18:00

Pil-pilean atalean, memoria historikoaz hitz egin dugu Martxoak 3 elkarteko Lander Garciarekin. Ondoren, 20. Korrikaren nondik-norakoak ezagutu ditugu Arabako arduradun Txus Argoteren eskutik. Hamaika Saltsa atalean, berriz, Iñaki Landa kazetariak Story Maps bere azken proiektuaren berri eman digu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago