Garoña behin betiko ixteko eskatu dute Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia Daniel Sanz Moreno 2017ko urt. 26a, 15:35

Protesta egin dute Eusko Legebiltzarraren aurrean.

Eredu energetiko berri baten alde egin dute gaur Garoñaren kontrako foroak deitutako protestan.

Garoñaren aurkako foroak deituta, zenbait lagun elkartu dira gaur Eusko Legebiltzarrean Garoñaren behin betiko itxiera eskatzeko. Izan ere, azken egunotan zentral nuklearra berriro ere zabaltzeko mehatxua agertu da. CSN Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko osoko bilkura Nuclenor zentralaren jabearen eskariari buruzko txostena aztertzen hasi da. 2031. urtera arteko ustiapen baimena eskatua du Endesak eta Iberdrolak osatzen duten enpresak, eta baliteke Garoña berriz martxan jartzeko baimena ematea, beti ere, hainbat baldintza jarriz.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago