Datorren urtarrilaren 12an txotx egiteko garaiari ekingo diote Araban, izan ere, bertako sagardotegien denboraldia hasiko da. Aurten berriki erretiroa hartu duen Maider Unda borrokalaria izango da denboraldia zabaltzeko arduraduna, eta aukeratutako lekua Añanan zabaldu berri duten sagardotegia izango da, Kuartango sagardotegian, hain zuzen ere.
Orain arte bi sagardotegik osatzen zuten Arabako sagardogileen eskaintza: Askartzako Trebiñuko Koldo Markinezek gidatzen duena eta Aramaioko Iturrietako Juanjo Peciñarena. Urterik urtera, txandakatzen joaten ziren denboraldiari hasiera emateko. Aurten, ordea, Zuhatzu Kuartangoko bainuetxe zaharrean Benito Peciñak eraiki berri duen Kuartango sagardotegiari eman diote lekukoa.