Ehunka lagun elkartu ziren larunbatean, Euskararen Nazioarteko Egunean, euskarak 365 egunetan erabili behar dela aldarrikatzeko. GEU elkarteak eta Arabako Aleak antolatutako ekimena, arratsaldeko 19:00etan hasi zen Oihaneder Euskararen Etxean. Bertan, Erronken Zuhaitza inauguratu zuten, eta bertan zeudenek euskararen alde egiteko aurrera eramango dute erronka idatzi eta zintzilikatu zuten. Ondoren, kalejiran Andre Maria Zuriaren plazara abiatu ziren. Bertan prest zegoen kandelen mosaiko erraldoia, eta Euskarak 365 egun leloa amaitzeko azken kandelak jarri zituzten parte-hartzaile batzuk. Ondoren, erronka horietako batzuk irakurri zituzten. Bitartean, Gasteiz Kantuzeko lagunek euren kantekin girotu zuten arratsaldea.