Euskararen Eguna 2016

Zer egin dezaket nik euskararen alde?

Euskararen erabilera indartzeko beren buruarekin hartutako konpromisoak azaldu dituzte Arabako zenbait ordezkarik.

Arabako Foru Aldundiak bideo bat argitaratu du abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Egunaren harira. Bertan, Arabako pertsona ezberdinak agertzen dira, galdera honi erantzuten: Zer egin dezaket nik euskararen alde?. Besteak beste, Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, Gaizka Toquero futbolariak, Maider Unda borrokalarial, Estibaliz Ruiz de Azua kazetariak, Ortzai aktoreak eta Koldo Larrañaga apaizak Araban euskararen erabilera indartzeko beren buruarekin hartuta dauzkaten konpromisoak azaltzen dituzte.

Bideoaren asmoa da tresna bat izatea, arabar gizarteak gogoeta egin dezan euskararen eguneroko erabilerari egiten dion ekarpenaz, eta, gainera, gonbidapena egiten zaio arabar gizarteari, sare sozialen bidez konpromisoak har ditzan, bideoa haien bitartez zabalduko baita.

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide