Prekaritatearen aurka mobilizatu dira Michelineko langileak

Erredakzioa 2016ko aza. 16a, 09:36

Pneumatikoen lantegiko beharginek eta herritarrek Gasteizko kaleak zeharkatu zituen manifestazioan parte hartu zuten.

Azaroaren 15a protesta eguna izan zen Michelinen. Ferroserreko langileen batzordeak, eta LAB eta ELA sindikatuek grebara deitu zituzten langileak, Gasteizko pneumatikoen enpresan azpikontratatuta dauden langileek pairatzen duten "miseria eta prekaritatea" salatzeko. Izan ere, hiru hilabetetan bi behargin hil dira bertan.

Besteak beste, giza-katea egin zuten langileek lantegiko sarreran eta ondoren, Gasteizko erdigunea zeharkatu zuen manifestazioa zuten langileek, herritarrekin batera. Prekaritatearen eta azpikontratazioaren aurkako oihuak entzun ziren protestan.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago