Gaurko greba deitu dute Michelinen. Gasteizko pneumatikoen lantegiko azpikontrata den Ferroser enpresako langileen batzordeak egin dute deialdia, eta besteak beste, bat egin dute Michelineko LAB eta ELA sindikatuek eta Araiako Michelineko Ferrovialeko enpresa-batzordeak. Azpikontratatuta dauden langileek "miseria eta prekaritatea" salatu nahi dute, izan ere, hiru hilabetetan bi behargin hil dira bertan.
Michelinen lan osasuna "prozesu burokratiko hutsa" dela salatu dute manifestaziora deitu duten sindikatu eta langileen batzorde guztiek, gaur goizean egindako agerraldian. Era berean, lan istripuak ezkutatzen direla salatu dute, "zerbitzu medikuak emandako permisoen bidez". Horrez gain, formaziorik ez dutela gaineratu dute, "lanpostuetan arriskuak ezagutu eta ekiditeko". Azkenik, erakunde publikoei dei egin diete, "prekarietate egoera honekin bukatzeko" esku hartu behar dutela esanez.
Greba egun osoan izango da, baina hitzordu nagusia arratsaldeko 19:00etan Bilbo plazatik abiatuko den manifestazioa izango da.