Alea FM 2016-11-08

Naroa Cuesta eta Iñigo Gonzalez 2016ko aza. 10a, 09:44

Aste honetan, Euskararen Oihana atalean Gaizka Amondarainek Oihaneder Euskararen Etxean egin duen ikuskizunaren berri eman digu. Era berean, La Leze gaztandegiko Eli Gorrotxategirekin mintzatu gara eta Hesian taldeko Zuriñe Hidalgo abeslariak #SolasAlean saioan kontatutakoak entzun ditugu. Edu Zelaietaren iritziarekin eta agendarekin amaitu dugu irratsaioa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago