Hilobi arteko hirigunea

Anakoz Amenabar 2016ko urr. 31a, 10:08
Memoria eta ondarea uztartzen dituzten bisitaldiak antolatu dituzte hilerrian. /A. Marrtinez de Luna

Gasteizen bilakaeraren lekuko zorrotzena da Santa Isabel hilerria; historia, artea edota botanikaren biltegi nagusietakoa.

Kanposantuko zirrikitu guztiak ondo ezagutzen baditu ere, oraindik bada Marta Extramianarentzat (Gasteiz, 1964) sorpresarik Santa Isabelen. Hamasei urtez ikertu du Gasteizko hilerri zaharra, Arte Ederrak ikasi ostean hari buruzko tesina bat egiten hasi zenetik, eta jakin-minez arlo askotariko liburu eta dokumentuetan ikertzen jarraitu du. "Hilerrien botanikari buruzkoak ezagutu ditut azkenekoz, eta izugarria da zuhaitzak nola dauden antolatuta hemen ere, garai eta maila sozialen arabera; lurraldeko artxibo historiko bikainenetako bat da Santa Isabel".    

Extramianaren eskutik ezagutu dituzte herritarrek hilerriak ezkutatzen dituen altxor guztiak, artea eta memoria uztartzen dituen bisitaldietan. XIX. mendean egiten zuten modura, orduko hilkutxen segizioak  egiten zuen bidea jarraituta, Arriagako Atean hasi eta kanposantu barruko txoko berezienetara heltzen dira paseoan. "Askotan Parisko Pere Lachaise edo beste hilerri batzuei buruz hitz egiten dugu, bertan duguna ezagutu gabe; dudarik gabe, tamaina aldetik ez dute zerikusirik, baina benetako altxorra daukagu hemen, etxean bertan". 

Santa Isabel Gasteiz hiriaren isla "zehatzena" dela dio gidariak.  Gune zaharrenetik sartuta, urteetan egindako zabalkundeak agerikoak dira eta, horrekin batera, herritarren banaketa; familia aberatsek eraikitako hil kapera ederretatik garai batean hobi komunak izan ziren lorategietara. 

Irakurri erreportaje osoa ALEA aldizkariaren 80. zenbakian. Etxean jasotzeko, harpidetu hemen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide