Alea FM 2016-10-18

Ania Ibañez eta Alberto Garcia 2016ko urr. 18a, 18:31

Pil-pilean atalean aurreko astean argitaratu zen inkesta soziolinguistikoaren emaitzak aztertu ditugu. Izan ere, datuen arabera, azken 30 urteetan euskaldunen kopurua hirukoiztu egin da Araban eta horretaz hitz egingo dugu Arantza Amezua irakaslearekin.

Horrez gain, Egiaren hazia eta Oroimenaren lekukoak dokumentalen zuzendaria den Eztizen Mirandarekin solas egingo dugu, saharauien giza eskubideen urraketen inguruan. Ondoren, Arabarrak Munduan atalean Italian bizi den Maider Beitia ezagutuko dugu eta Maialen Berasategiren iritzia entzungo dugu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago