Etxegabetzeetan Udalaren bitartekaritza "eraginkor" baten falta kritikatu du Etxegabetzeak Stop elkarteak

Erredakzioa 2016ko ira. 29a, 14:03

Orain urte bete Gasteiz eta Araba etxegabetzerik gabeko lurraldea izendatu zutela gogorarazi du plataformak.

Arabako Etxegabetzeak Stop elkarteak, Gasteizko Udalari helarazi dizkion kasuetan, bitartekaritza "eraginkor" baten falta salatu du plataformak. Ohar baten bidez adierazi du "onartezina" dela orain urte bete Gasteizko Udalak eta Arabako Batzar Nagusiek Gasteiz eta Araba etxegabetzerik gabeko lurraldea izendatu eta gero, oraindik ere Eusko Jaurlaritzak kudeatutako etxebizitza publikoetan etxegabetzeak egotea.

Arabako plataformak gogorarazi du Udal Gobernuak etxegabetzeen aurkako batzordea sortu zuela, "baina zazpi bilera egin ostean, kaleratzeen aurkako mozioa partziala izan da".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago