Lehendakaria salatu du Etxegabetzeak Stop-ek, Anastasiaren inguruan egindako adierazpenengatik

Erredakzioa 2016ko irailaren 21a

Aurreko astean Alokabidek Anastasia etxegabetu zuen. Anastasiaren zenbait datu pertsonal publiko egitea egotzi dio etxegabetzeen aurkako elkarteak Urkulluri.

Aurreko astean Alokabidek etxegabetu zuen Anastasiak eta Arabako Etxegabetzeak Stop elkarteak Iñigo Urkullu lehendakariak egindako adierazpenen aurkako salaketa aurkeztu dute gaur Gasteizko epaitegian.  Adierazpen horietan, Urkulluk publiko egin zituen Alokabidetik lortu zituen Anastasiaren zenbait datu pertsonal.  Etxegabetzeen plataformaren ustez Lehendakariak Anastasiari irain egin zion, besteak beste, “baliabideak izanik alokairua ordaintzeari uko egitea egotzi baitzion”. Elkartearentzat onartezina da “agintari publiko batek, bere kargua baliatuz, horrelako adierazpenak bitarteko publiko batean egitea, Alokabidek etxegabetzeen auzian aurrera daraman kudeaketa defendatzeko”.

Gaur goizean, elkarretaratzera deitu du etxegabetzeen aurkako elkarteak, epaitegien aurrean. Bertan, etxebizitza zein intimitate-eskubideak aldarrikatu dituzte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago