2016/10/05 19:00 - 20:30

AURKEZPENA

[AURKEZPEN MUSIKATUA] Zutik ozta-ozta nator

[AURKEZPEN MUSIKATUA] Zutik ozta-ozta nator
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Benantzio Iñurrieta soraluzearraren 1936-1940 kartzela aldiko gutunetan oinarritutako proiektuaren aurkezpena egingo du liburuaren egileak, Benan Oregik.

Liburuak, besteak beste, gizartea gutunen garrantziaz jabetzea du helburu. Familia askok dituzte oraindik gordeta garai hartako gutunak, Oregiren ustez 80 urte eta gero ez dago arrazoirik argitara ez emateko. Istorio hauek, partikularrak izanik ere, historia osatzen dute, herri guztiaren historia, milaka izan bait ziren egoera berdinean egon zirenak.

Aurkezpenean liburuaren pasarte politenak kontatuko dira eta amaitzeko entzuleak bertso-kantari amaituko dute, Gerra galdu zutenen omenez. Horretarako Mikel Urdangarin musikaria gonbidatu da aurkezpenera. Hain zuzen ere, berak gidatuko du kantaldia.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago