Bi asteko kanpainaren ostean, heldu da eguna. Zabalik dira mahaiak, 09:00etatik 20:00etara, eta 21:30erako jakingo dira lehendabiziko datuak. Zer dago jokoan, ordea, Araban? Eusko Legebiltzarrerako 25 ordezkariak zeintzuk diren aukeratu beharko dute 254.761 lagunek; horietatik 9.200 arabarrek lehenbabiziko aldiz bozkatuko dute parlamenturako. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 1,7 milioi lagunek izango dute bozkatzeko aukera.
101 eskola
Guztira 413 hauteskunde-mahai daude zabalik, 101 eskolatan. Ekaina zein abenduko eskola ia berberak izango dira aldaketa gutxi batzurekin; Laudioko La Milagrosa ikastetxean, esaterako, irisgarritasuna errazteko asmoz, gimnasioan bozkatuko dute, geletan egin beharrean.
Boto-paperak ere prest dira, 2012an baino lau alderdi gutxiago: EAJ, EH Bildu, PP, PSE-EE, Elkarrekin-Podemos, Vox, Ciudadanos, Recortes Cero, Pacma, Escaños en Blanco, Ongi Etorri eta Ganemos Euskadi alderdiek aurkeztu dituzte zerrendak.