Madelen Urieta izendatu dute saskibaloiko entrenatzaile onena

Estitxu Ugarte 2016ko uzt. 21a, 14:49

Madelen Urieta, Araskiko entrenatzailea, izendatu dute urteko entrenatzaile onena. Espainiako Saskibaloi Entrenatzaileen Elkartearen eskutik jaso du saria.

 

Hamazortzi urtez aritu da Madelen Urieta saskibaloiko maila ezberdinetan entrenatzaile lanak egiten, eta 2015-2016 denboraldi arrakastatsua egin du. Lehenik eta behin Araskirekin, taldeak Emakumeen Ligan lehen mailara igotzea lortu zuenean iragan maiatzaren 1ean. Aste batzuk beranduago, Espainiako U20 Selekzioaren talde teknikoan parte hartzeko proposamena jaso zuen, eta taldearekin batera lortu du Urietak Portugalen jokatu den Europako txapelketa irabaztea, eta urrezko domina jaso dute.

Gaztedi Errugbi taldearekin batera aurtengo Gasteizko jaien txupinazoa botako du Araski Saskibaloi Taldeak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide