Nahiz eta berez igoeratik kanpo geratu, emakumezkoen saskibaloi ligaren egoera latzagatik posible izan da kategoria aldaketa eta liga jokatuko duten 24 taldeen artean egongo da talde gasteiztarra.
Liga irailaren 26an hasiko da eta Araskiren lehengo aurkaria CREF ¡Hola! madrildarra izango da. Gasteiz bisitatuko duen lehengo taldea, bestalde, Estudiantes izango da. Ligaren finala apirilaren 24tik 27ra izango da.
Araski, emakumezkoen Gasteizko saskibaloi taldeak, kategoria profesionalean jokatuko du aurten, estatuko bigarren lehiaketarik garrantzitsuena.