Gasteizko aerokluba, berriz aireratzeko zain

Itsaso Estarrona 2016ko uzt. 15a, 10:46

Gasteizkoa da Espainiako pilotu-eskolarik eta aeroklubik zarrena: Heraclio Alfaro. Aldiz, geldirik dago 2012tik, Forondako ordutegi murriztuak kaltetuta. 

"Imajinatzen al duzu etxe barruan zaudela eta, irten ahal izateko, atea egunean bi orduz baino ez dizutela irekitzen? Hori gertatzen zaigu Heraclio Alfaro aeroklubari eta pilotu-eskolari: aireportuan preso gaudela". Hitz horiek erabili ditu Pedro Fernandez de Retana pilotu-irakasleak Forondako abiazio-zaleen egoera irudikatzeko; kaiolatutako txoriarena, halaxe sentitzen baitira AENA agentziak, Espainiako gobernuaren aginduz Gasteizko aerodromoaren ordutegia mugatu zuenetik. 

Gasteizko ondare baliotsu bati eragiten dio egoera honek, historia luze eta aberatsa baitu hegazkintzak Arabako hiriburuan. Bertan jaio zen Espainia mailako lehenengo pilotu-eskola, 1913an Leonce Garnier pilotu eta abenturazale frantziarrak sortua, Lakuako zelaietan. Itzal handiko pilotuak aritu ziren bertan, tartean Heraclio Alfaro gasteiztarra, estatuko lehenengo hegazkina eraiki zuen ingeniaria. Bere omenez bataiatu zuten, hain zuzen, Gasteizko aerokluba, Espainian lehena ere, 1953an. 

 Irakurri erreportaje osoa ALEA aldizkariaren 69. zenbakian. Etxean jasotzeko, harpidetu hemen

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago