Igandean Gasteizko Triatloiaren edizio berria ospatuko da eta goizeko 9:20etik gaueko 23:45era trafiko mozketak izango dira Gasteizko eta Arabako zenbait puntutan. Besteak beste, kale batzuk trafikora itxiko dituzte Gasteizen, eta Landa eta Garaiorako sarbideetan ere mozketak egingo dituzte.
Garraio publikoa
Triatloia dela eta, Gasteizko autobus zerbitzuan aldaketak egongo dira. Era berean, tranbian ere eragina izango du igandeko lasterketak. Goizeko 10:30etik eguneko zerbitzua bukatu arte Antso Jakituna eta Angulema geralekuen arteko zirkulazioa moztuko da. Gainerako zerbitzuak ohi bezala ibiliko dira.