Uztailaren 10ean Gasteizen eta Araban triatloia ospatuko da eta bertan, 2.296 triatleta izango dira bi kategorietan (half and full).
Probaren X. edizioa ospatuko da aurten, eta txapeldun handiak izango dira bertan, hala nola, Alejandro Santamaria, Diego Paredes, Raul Tejada, Jose Estrangeiro, Stanislav Krylov, Brooke Brown, Julia Bohn, Ruth Brito, Kathrin Walter eta Aintzane Argaiz.
Gasteiz ez ezik, Arabako zenbait puntu zeharkatuko ditu lasterketak. Igeriketa proba, esaterako, Uribarriko urtegian izango da. Txirrindularitza pobran, aldiz, Landatik Agurainera abiatuko dira lasterkariak, Ozeta eta Dura herriak zeharkatuz. Korrikan egingo duten zatia Gasteizen izango da.