Hauteskunde Orokorrak 2016

Senatuan, Podemos eta PP arabarrak ordezkatzen

Itsaso Estarrona 2016ko eka. 27a, 00:43

Lau eserlekuetatik, hiru moreek lortu dituzte, eta bat popularrek

Kongresurako bezala, Senaturako ere lau ordezkari aukeratu behar zituzten arabarrek Espainiako Hauteskunde Orokorretan, lurraldeko biztanle kopurua dela-eta.

Duela sei hilabete bezala, hiru ordezkari lortu ditu Podemosek, oraingoan IUrekin batera, eta bat PPk: oso emaitza ezberdina 2011koarekin alderatuta, orduan PPk hiru senatari lortu baitzituen, eta PSEk beste bat.

Gainerako alderdiek ez dute ordezkaritzarik lortu. Emaitza, beraz, Kongresuaenaren ezberdina da, kontuan izanda senatariak aukeratzeko hauteskunde-sistema ere ezberdina dela. 

LAU SENATARIAK: 

Elvira Garcia Diaz (Elkarrekin-Ahal Dugu). 

 

María Concepción Palencia Garcia (Elkarrekin-Ahal Dugu). 

 

Angel Meson Miguel (Elkarrekin-Ahal Dugu). 

 

Iñaki Oyarzabal de Miguel (PP). 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide