AleaFM 160621

Marta Ugarte eta Naroa Cuesta 2016ko eka. 23a, 12:00

Pil Pilean atalean Gasteizen izan dugun rock asteburuaren inguruko balorazioa egin dugu Jon Etxebarria musikazalearekin.

Ostean, aste honetan ospatuko diren San Juan jaien inguruan zerbait gehiago jakiteko aukera izan dugu Koldo Alijostes mitologian adituaren eskutik. San Juan suen zergatia, udaren hasiera, ohitura zaharrak eta berriak…

Iritzi tartean gaur Itziar Rekalderen hitzak ekarriko ditugu eta Arabatik ALEAra tartean atzo Agurainen ospatu Araba Euskaraz jaian jasotako hitzak eta EnTolSarmiento musika taldeak grabatu duen Zeledonen kantaren euskarazko bertsioa entzuteko tartetxoa izango dugu, eta amaitzeko, nola ez, Euskararen Agendak jasotzen dituen hitzorduak ekarriko dizkizuegu.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide