Jonan Ander Aresesek, gobernuz kanpoko erakunde honetako kideak, azaldu dizkigu proiektuaren zehaztasunak. Gai honetan sakontzeko dinamika eta jolas ezberdinak planteatzeaz gain, ikasleek gaiaren inguruan irrati piezak egin eta lehiaketatxo batean hartu dute parte. Era honetara, Giza Eskubide mota hauen aldeko bozeramaileak bilakatu dira euskaltegietako ikasleak.