Alea FM 2016-06-07

Alberto Garcia eta Saioa Fernandez de Arangiz 2016ko eka. 8a, 08:00

Adurtzako ikastolaren 30. urteurrena aitzaki buruhandien tailerra egin dute bertako gurasoek. David Tavares buruhandien munduan hasi zen seme-alabekin jolasteko eta gero eta gauza handiagoak egiten dituela azaldu digu AleaFM irratsaioan.

Agurainera egin dugu salto gero Asier Lafuenteren eskutik '75 ordu euskaraz' ekimena gertutik ezagutzeko. Ostean, Arabar Errioxan bizi den Naroa Izurtza bolo jokalariarekin aritu gara boloen egoera ezagutzeko asmoz.

Ahoz aho iritzi tartean Irati Iciar izan dugu  protagonista eta Arabatik ALEA atalean Maialen Lujanbioren hitzak. Amaitzeko, beti bezala, Euskararen Agendak aste honetan biltzen dituen hitzorduen laburpena.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago