"Belaunaldiz belaunaldi pasatu den lekukoaren indarra da jaiaren sekretua"

Z.Etxeberria eta I.Albizu 2016ko ekainaren 1a

1963.urtetik Mairuelegorretan ospatzen den Euskal Jaiaren inguruko dokumentala grabatzen ari dira. Orain diru-bilketa kanpaina martxan jarri dute. Mikel Ezkerro zuzendaria AleaFM irratsaioan izan da.

 Mairuelegorreta kobazuloan ospatzen den Euskal Jaiaren inguruko dokumentala prestatzen ari dira egunotan Mikel Ezkerro zuzendaria eta Danilo Albin gidoilaria. Mairuelegorreta, iluntasunetik argitasunera da ekoizpen honen izena eta arduradunek esan duten moduan, ospakizun honen inguruan ikerketa lanik ez zegoenez, aukera paregabea ikusi zuten dokumentala egiteko.

Ekoizpena gauzatzeko aurrekontua osatzeko diru-bilketa kanpaina abiarazi dute. Guztira, 2.500 euro bildu behar dituzte.  Xehetasun guztiak dokumentalaren zuzendari Mikel Ezkerrok eman dizkigu AleaFM irratsaioan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago