Alea FM 2016-05-31

I. Albizu eta Z. Etxeberria 2016ko eka. 1a, 13:09

Mairulegorretako Jaiaren inguruan grabatuko duten dokumentalaren inguruan hitz egiten hasi dugu gaurko AleaFM saioa. Mikel Ezkerro zuzendariak eman digu proiektuaren berri eta finantziazioa lortzeko abian duten kanpaina aurkeztu ere.

Hamaika saltsa atalean Desore musika taldeko kideak elkarrizketatu ditugu Parral taberna eman behar duten kontzertuaren aurretik. Oihaneder Euskararen Etxean hilabete honetan egongo diren ekitaldien berri eman digu, ostean, Iñaki Lazkanok. Tartean, Zurrunbilo jaialdiaren antolatzaileek Euskal Arte Eszeniko Garaikideen proposamena aurkeztu digute.

Eta irratsaioari amaiera emateko Arabatik ALEA atalean Itziar Rekalde aktorearen hitzak, Ahoz Aho tartean Iñaki Larrañagaren gogoeta eta Euskararen Agendan euskarazko hitzorduen bilduma.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide