Alaves taldeari harrera egingo diote gaur Andre Mari Zuriaren plazan

Erredakzioa 2016ko maiatzaren 30a

Taldeari harrera, 2013an bigarren mailara igo zenean. Irudia: lasegundab.es

20:00etatik aurrera izango da.

Gaur, 20:00etan, Alaves futbol taldeari harrera egingo diote arabarrek, lehen mailara igotzeagatik zoriontzeko. Andre Maria Zuriaren plazan eta San Migeleko balkoian izango da ekitaldia, eta bertan izango dira taldea osatzen duten kide guztiek.

Segurtasuna eta garbiketa

Udalak horrelako ekitaldietan ohikoa den prebentzio, segurtasun eta garbiketa antolaketa prestatuko du, Zeledonen jaitsierako bera. Gainera, ospakizunean parte hartzen dutenei gizalegez jokatzeko eskatu die Udalak, eta plazan beirazko botilarik ez sartzeko, jaia normaltasunez igaro dadin.

 

Erlazionatuak

Alaves berriz ere lehen mailan

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Martinez de Luna 2016 mai 29 Araba

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago