Orain urtebete sortutako ART kooperatiban koordinazio lanen arduraduna da Ander Agirre Dorronsoro. Arabako Rokodromoen Teknikarien talde honetan 9 lagun ari dira egun lanean eta, besteak beste, Gasteizko bi rokodromoen kudeaketa daramate. Urtebeteko ibilbidearen ostean oso balorazioa positiboa egiten dute, izan ere, umeen eta gazteen talde kopurua bikoiztu dute.
Gainera, beste eragile batzuekin lan egiteko aukera gehiago dituzte. Esate baterako, GEU elkartearekin eta GAUEKOAKekin elkarlanean gazteentzako hiru eguneko eskalada ikastaroa antolatu dute ekainean. Ikastaroa euskaraz izango da eta izena emateko GEU elkartearen atarian dago informazio gehiago.