Alea FM 2016-05-10

Iñigo Larramendi, Eñaut Larreina eta Naroa Cuesta 2016ko mai. 11a, 10:08

Higikortasun Aktibo eta Osagungarria izeneko egitasmoaren berri emanez hasi dugu aste honetako AleaFM irratsaioa. Zabalgana eskolako zuzendariak azaldu digu ikasleak klasera etortzeko bizikletaren erabilera sustatzeko proposamena.

Ondoren, Oihaneder Euskararen Etxeko tenikariak, Iker Duranak, larunbatean ospatuko den Udaberria Jaian,  Hizkuntza gutxituen jaialdiaren II edizioan, parte hartzeko gonbitea luzatu digu. Hilabetero bezala umoreari tartea egin diogu HilabetERO atalean, eta  Mikel Ayllonen iritzi zutabea izan dugu entzungai gero.
Azkenik, Urzulo dokumentalaren zuzendariarekin, Xanti Ugarterekin, hitz egiteko aukera izango dugu. Eta beti bezala, Euskararen Agendari errepasoa eman diogu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago