150 lanpostu inguru sortuko ditu Arabako suhiltzaileen erakunde berriak

Erredakzioa 2016ko maiatzaren 5a

2019an 24 orduko zerbitzua eskaintzea aurreikusten du Aldundiak eta orduan, Arabak 185 suhiltzaile izango ditu.

Gaur goizean Arabako Foru Suhiltzaileak zerbitzua aurkeztu dute, egungo Suteak itzaltzeko eta Salbamendurako Arabako Zerbitzuak dituen gabeziak konpontzera datorrena. Besteak beste, lurraldeko suhiltzaileen parkeak 24 orduz zabalik egoteko bideratutako lehen urratsa suposatzen du.

Sei milioi euro inbertituko ditu foru erakundeak, besteak beste, Iruña Okan parke zentrala eraikitzeko, Aiarako PSISZa berritzeko edo materiala erosteko. Horrez gain, 150 lanpostu inguru eskainiko dituzten bi lan deialdi egingo dira. Modu honetan, 2019an 24 orduko zerbitzua eskaintzea aurreikusten du Aldundiak eta orduan, Arabak 185 suhiltzaile izango ditu.

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago